Thursday, January 14, 2010

James Conolly: "Sozialismoa eta nazionalismoa"

Gaur egun Irlandan, herriaren bihotzean sentimendu nazionala mantendu arazi nahi duen erakunde ugari daude. Erakunde hauek, Irlandar Hizkuntzaren aldeko mugimendua, Literatur Elkarteak edo Oroitzapen Komiteak bezala, duda izpirik gabe, denboretan zehar aprobetxagarria izango den lan eskerga ari dira egiten, gure herriaren historia humano eta nazionala, hizkuntza eta ezaugarri maitatuak, desagerpenetik libratzen lagunduz.

Hala ere, arriskua dago, beren propaganda metodoen gaineko gehiegizko afinitateagatik, eta beraz, jendarteko aspektu garrantzitsuenen gaineko utzikeriagatik, azterketa historiko estereotipatuak eta iraganaren gurtzea gailentzea, tradizio baten emaitza den nazionalismoarekin batera, heroikoa edo loriatsua izanagatik, tradizioa baino ez dena.


Egun, tradizioek maiz ipintzen dute martirio loriatsu baterako oinarria, baina ez dira sekula behar bezain indartsuak izango iraultza baten ekaitza bururaino eramateko.

Gure garaiko mugimendu nazionala gure historiako tragedia zaharrak gogoratzera mugatzen ez bada, momentuko eskaeren mailan dagoela frogatu behar du. Irlandako herriari gure nazionalismoa gure iraganaren idealizazio morboso bat ez dela frogatu behar dio, egungo arazoei erantzun zehatz eta behin betikoak eta etorkizuneko beharrei egokitutako eredu politiko eta ekonomikoa formulatzeko gai dela.

Ideal politiko eta sozial hau, ziur naiz, erdietsi daiteke Errepublika honetako nazionalista samindu eta serioek, zintzoki bere helburu bezala onartuko balute.

Ez Frantziakoa bezelako errepublika bat, non monarkia kapitalista batek, hautatutako buruzagi batekin, inglaterrako abortu konstituzionalak antzezten dituen eta Moskuko despotismoarekin aliantza irekian iraultzako tradizioei apostasia egiten dien.

Ez Estatu Batuetan bezalako errepublika bat, non diruaren botereak tirania bat ezarri duen askatasunaren itxurapean; non azkeneko kasaka gorriaren oinek Bostoneko kaleak kutsatu zituztela ehun urte igaro ta gero, britainiar jaun eta finantziariek amerikako herritarren gainean inposatzen duten joputzak, iraultza aurreko zergak uxkeria bihurtzen dituen.

Ez! Gure aberrikideei aurkeztu nahi diedan errepublika, bere izena aipatze hutsarekin, edozein tokietako zapalduentzat faro baliagarri bat izango den horietakoa da, beti ere, egindako lanaren sari bezela askatasuna eta oparatosuna gailenduko direlarik.

Alokairuan dagoen nekazariarentzat, zeina errota bateko ehotzeko harrien artean bezala aurkitzen den, lurjabeen eta konpetentzia amerikarraren oinarri; hirietako soldatapekoentzat, landako langile izatetik esklabu bihurtu dituen kapitalistaren zama nozitzen dutenak, gorputza eta arima batera juxtu mantentzeko soldata irabaztearren, lanean akatzen direnak. Egiaz, euren miseriarekin, gure zibilizazio moderno honen itxurazko ehun joriatsua sostengatzen duten esplotatu guzti haientzat, Irlandar Errepublikak atsekabetuarentzat batasun gune bat gogoraraziko duen hitza aldarrikatuko luke, babes bat zapalduarentzat, abiapuntu bat giza askatasunaren kausako sozialista sutsuarentzat.

Gure asmo nazionalen eta Britainiar Inperioa defendatzaile sutsuena duen kapitalismo eta jauntxokeriako sistemari matxinatutako gizon-emakumeen batasunak, ez luke inondik inora, nazionalista finen kidego artean desadostasunik eragin behar, eta irlandako kausak, Benburdeko egunetik hona erdietsitako maila gorenena iristeko beharrezkoa duen indar fisiko eta morala biltzeko balioko luke.

Errepublika sozialista baten ideiak, iraultza politiko eta ekonomiko osoa gauzatuko lukeenez, beren jabetza eta pribilejioak galtzeko beldur diren gure aldeko klase-ertain eta aristokrazia nahasiko dituela ihardetsi daiteke.

Baina zer esan nahi du ihardestapen honek? Klase pribilegiatuak baretu egin behar ditugula Irlandan!

Baina beraien etsaitasuna lasaitzeko modu bakarra, Irlanda aske batean beraien pribilegioak ez direla ikutuak izango bermatzea da. Hau da, irlanda kanpoko menpekotasunetik askatzen denean, soldadu irlandarrek, egun Britainiar mandatariek erakusten duten eraginkortasun berarekin eta kexa gabe, jauntxo kapitalisten etekin iruzurtiak “behartsuen esku mehetatik” babestuko dituztela bermatzea. Baten batek uste al du masek ideal horren alde borrokatuko dutenik?

Irlanda askatzeaz hitzegiten denean, irlandako lurra osatzen duten elementu kimikoez ari al gara soilik? Edo irlandako herriaz ari gara? Azken honetaz ari bagara, zeinetaz askatuko zaiela suposatzen da? Inglaterrako menpekotasunaz?

Baina administrazio politikoko sistema guztiak edo gobernu makinaria bera, hauek sostengatzen dituen eredu ekonomikoen islada baina ez dira. Irlandan, lege ingelesak ez du erakusten iraganean konkistatzaile ingelesek espolioan, iruzurrean eta erailketan oinarritutako jabetza sistema eratu zutenik; horrek, gaur egun erabiltzen den baina garai hartan sortu ziren “jabetzaren gaineko eskubideak”, praktikan etengabeko espolioa eta iruzurra izatea dakar. Lege ingelesa, espolioa babesteko gobernu motarik hoberena bezala aurkezten da, eta ejerzito ingelesa, herramintarik malguena bazala, klase aberatsak beldurtzen direnean exigitzen dituzten erailketa legalak gauzatzeko.

Ingeles hizkuntza bezalaxe, gurea bailitzan hartu dugun zibilizazio sistema materialista hau guztiz suntsituko duen sozialista, berriro diot, ingeles lege eta menpekotasunarekiko askoz ere etsai handiagoa da, irlandaren askatasuna tirania, iruzur kapitalista eta alokairu ustelekin adiskidetzea posible dela uste duen azaleko pentsatzailea baino. Normandiak konkistatutako fruitu ustelak, Strongbow eta Diarmuid MacMurdchadha -lapur normandiarra eta irlandar traidorea- aitzindari eta apostol paregabe izan zituen trinitate fedegabea.

Biharko egunean ejerzito ingelesa bota eta Dublingo Gaztelu gainean bandera berdea ipintzen baduzue, errepublika sozialista baten antolakuntzan abiatzen ez bazarete, zuen saiakera guztiak alperrikakoak izango dira. Inglaterrak menderatuko zaituzte oraindik. Gure amen negar gainean eta gure martirien odol gainean eratu dituen kapitalista, lurjabe eta instituzio komertzial nahiz norbanakoen bitartez egingo du. Inglaterrak hondameneraino eraman arte menderatuko zaituzte, baita zuen ezpainek, traizionatu zenuten Askatasunaren santutegi horri homenaldi hipokrita bat eskaintzen badie ere.

Sozialismorik gabeko nazionalismoa -Antigoaleko Erinen egitura sozialaren oinarria izan zen jabetza komuna baino zabalago eta garatuago legokeen modu batean oinarritutako jendartearen berrantolaketa gabe- koldarkeria nazionala baino ez da.

Gure zapaltzaileekiko aldarrikapen publiko bat bezala litzateke, zeinak orain arte justizia eta moralaren gaineko euren kontzeptu perbertituak sartzea lortu izan duten, azkenik, kontzeptu haiek guk geure kasara onartuak izateko, kanpoko inongo ejerzitoren beharrik gabe ideia haiek gugan betirako sartuak izateko.

Sozialista bezala prest nago pertsona batek egin dezakeen guztia egiteko gure aberriari dagokion eskubidea erdiesteko: independentzia; baina galdetzen bazait ea prest nagoen justizia sozialaren aldarrikapenetan kakots bakar bat mugitzera klase pribilegiatuak lasaitzeko, orduan eskubide hau baztertu beharrean nago. Gogora dezagun deabruaren aldamenean dabilenak ez duela zerurik eskuratzen. Aldarrika dezagun argi eta garbi gure kredoa, gertakizunen logika gure alde dago.

No comments:

Post a Comment

Utzi zure sinadura/iruzkina hemen | Deja tu firma/comentario aquí