Thursday, January 14, 2010

Mao: "Kontraesanari dagokionez" (zatia)

(...) Proletargoa eta burgesiaren arteko kontraesana, Iraultza sozialistaren metodoaren bitartez konpontzen da. Masa herritarren eta erregimen feudalaren arteko kontraesana, Iraultza demokratikoaren metodoaren bitartez konpontzen da. Kolonien eta inperialismoaren arteko kontraesana, gerra nazional-iraultzailearen metodoaren bitartez konpontzen da. Jendarte sozialista batean, langile klasea eta nekazalgoaren arteko kontraesana, kolektibizazioa eta nekazaritzaren mekanizazioaren bitartez konpontzen da. Jendartea eta naturaren arteko kontraesanak, ekoizpen indarren garapenaren metodoaren bitartez konpontzen dira. Prozesua aldatu egiten da, kontraesan zaharrak eta prozesu zaharrak bukatu egiten dira, prozesu berri bat eta kontraesan berriak sortu egiten dira, eta horregatik, kontraesan hauek konpontzeko erabili beharreko metodoak ere aldatu egiten dira. Errusian, otsaileko iraultzak eta urriko iraultzak konpondu zituen kontraesanak, bi iraultzetan erabilitako metodoak bezalaxe, erabat ezberdinak izan ziren. Kontraesan ezberdinak metodo ezberdinez konpontzea, marxista-leninistek zorrotz erreparatu beharreko printzipioa da.

No comments:

Post a Comment

Utzi zure sinadura/iruzkina hemen | Deja tu firma/comentario aquí