Thursday, January 14, 2010

Lenin: "Iraultza sozialista eta nazioen autodeterminazio eskubidea"

Inperialismoa, sozialismoa eta nazio zapalduen askapena

Inperialismoa, garapen kapitalistaren fase gorena da. Herrialde aurreratuetan, kapitalak Estatu nazionalen markua gainditu du, konpetentzia monopolioarekin ordezkatu du, sozialismoaren gauzapenerako baldintza objetibo guztiak sortuz. Horregatik, Europa Mendebaldean eta Estatu Batuetan, gobernu kapitalistak bertatik kentzea, buurgesiaren desjabetzea, proletargoaren eguneroko borroka iraultzailean mahai gainean daude. Inperialismoak, masak borroka horretara bultzatzen ditu klase kontraesanak proportzio izugarrietan areagotzean, masen egoera ekonomiko -trustak, prezioen garestitzea- nahiz politikoa okertzean: militarismoaren hazkundea, gerren maiztasunaren haunditzea, erreakzioaren gogortzea, uztarri nazionalaren eta harrapeketa kolonialaren sendotze eta zabalpena. Sozialismo garaileak demokrazia osoa ezarri behar du halabeharrez, eta ondorioz, nazioen eskubide osoak bete bakarrik ez, baizik eta autodeterminazio eskubidea errealitatean gauzatu ere egin behar du, hau da, banaketa politikorako askatasun eskubidea gauzatuz. Gaurko egunean, iraultzan zehar nahiz behin garaipenaren ondoren nazio zapalduak askatu eta hauekin aliantza askean oinarritutako harremanak ezarriko dituztela beren ekinbide osoan erakusten ez duten alderdi sozialistek -eta aliantza askea esaldi iruzurti bat baino ez da banaketarako askatasunik gabe-, alderdi horiek traizio egingo diote sozialismoari.

Argi dago demokrazia ere Estatu moeta bat dela, zeina honekin desagertuko den, baina hori soilik sozialismotik, behin betiko garaile eta egonkortua, komunismo osora igarotzean gertatuko da.

Lenin

No comments:

Post a Comment

Utzi zure sinadura/iruzkina hemen | Deja tu firma/comentario aquí