Monday, January 18, 2010

Sarrera eta programa

1931ko maiatzaren 27a zen. Pasaiako arrantzaleak greban zeuden eta Donostiako Gobernu Zibilera abiatu ziren manifestazioan. Manifestazioaren goiburu pankarta bat: “Gure seme-alabentzako ogia nahi dugu”. 2000 laguneko masa herritarrari Guardia Zibilak oldartu zitzaizkion Mirakruzeko gainean, 6 hildako eraginez. Sarraskia izan zen.

Atzera bueltarik gabe, klase-borroka lehertu egin zen Euskal Herrian.

Gure herria ere, munduko beste bazterrak bezala, 29ko krisi kapitalistaren ondorioak jasaten ari zen.

Testuinguru horretan sortu ziren ANV 1930an eta Euskadiko PK bost urte beranduago, klase borroka eta nazio askapena aintzat hartuta. Faxismoa matxinatu eta milaka euskaldunek erresistentzia antolatu zuten. Porrotak, zapalkuntza eta deserria ekarri zituen. Denborarekin, berriro erresistentzia. Askapen nazionala eta askapen soziala eskutik emanda antolatu ziren: langileriaren baldintzek, burgesia nazionalaren otzantasunak eta egoera internazionalak horretara bultzatzen zuten. “Trantsizio demokratikoaren” iruzurra gainditu eta gaur egunerarte.

Gaurko Euskal Herriak, Euskal Langile Herriak, iturri guztietatik edan du: independentista sutsu, komunista, anarkista, gerrillari eta internazionalistetatik, beraien onena hartuz; eredu izan ditugu Gallastegi, Larrañaga, Likiniano, Txiki eta Eva Forest, batzuk aipatzearren.

2010ean, gure herria aldaketa politikoaren atarian aurkitzen da, eta aldaketa horrek, masa herritarrak ordezkatu behar baditu, ezkerretik izan behar du.


Erreflexio honen baitan kokatzen da urtarrilak 23an, Pasaian antolatu den “Atzoko eta gaurko euskal ezkertiarrak” jardunaldia, egun osoa hartuko duena:

. 11:00etan, eraildako langileen omenez plaka ipiniko da Trintxerpeko Gernika plazan. Ekitaldia.
.12:00etan: Hitzaldia Alkatetza ordean, “Atzoko eta gaurko euskal mugimendu ezkertiarrak”.
Hizlariak: Antonio Alvarez Solis eta Iñaki Gil de San Vicente. (Gazteleraz)
.14:00etan: Bazkari herrikoia baserriko produktuekin Trintxerpeko frontoian (15euro).Bertsolariek lagunduta.
.17:00etan: Hitzaldia Alkatetza ordean, “Independentzia eta marxismoa”.
Hizlaria: Itziar Aizpurua. (Euskaraz)
19:00etan: Ekitaldi politikoa Trintxerpeko frontoian.
22:00etan: Kontzertua San Pedroko areto kulturalean (sarrera doan)
-Poema iraultzaileen errezitaldi musikatua, Autoeskola Antikapitalistaren eskutik.
-Fermin Valencia.
-Joseba Tapia.

Gainera, astean zehar ere, Pasaiako ekimenarekin lotuta, hitzaldi eta ekimen sorta egongo da, talde ugarik antolatuta:

.Urtarrilak 18, astelehena 19:30etan, hitzaldia Santurtzin.
Gaia: “Ayer y hoy de los comunista”
Hizlariak: Antton Mendizabal eta Jon Querejeta.
(Gazteleraz)

.Urtarrilak 20, asteazkena, Leninen heriotzaren urteurrena.
-Lore eskaintza Otxarkoagan, Leninen busto aurrean. Koldo Izagirrek Maiakovsky-ren poesia irakurriko du euskaraz.

.Urtarrilak 21, osteguna: Hitzaldi Pasaian.
Gaia: “Gure historia ezagutzen”.
Hizlariak: Zapirain eta Jon Querejeta.
(Gazteleraz)

.Urtarrilak 22, ostirala:
Pasaian: Zine-forum eztabaida: “abertzaleak eta komunistak”
Bideoa eta hizlariak: Ahaztuak.
(Euskaraz)

Bilbon: Hitzaldia La Bolsan, 19:30etan: “Komunisten papera gaur egun”
Hizlariak: Boltxe aldizkaria, EHK eta Iñaki Gil de San Vicente.
(Gazteleraz)


Jardunaldi hauetarako espresuki, Koldo Izagirre idazle pasaitarrak idatzi bat prestatu du. Gure helburua idatzi hau lau haizetara zabaldu eta ahalik eta atxikimendu gehien jasotzea da.

Horretarako, “www.atzokoetagaurkoezkertiarrak.blogspot” orria eratu dugu, atxikimendua jasotzeko idatziaz gain, jardunaldi hauen nondik-norakoak eta iraultzaile handiek, euskaldunak edo nazioartekoak, idatzitako testu politikoak aurkituko ditu irakurleak, euskaraz nahiz gazteleraz.

Pasaian ikusiko garelakoan.

2010eko urtarrilaren 16a, Pasaia.

No comments:

Post a Comment

Utzi zure sinadura/iruzkina hemen | Deja tu firma/comentario aquí